XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honetaz gain 1872-76 bitartean burrukaleku bihurtu zen Hego Euskal Herria eta Iparraldera bertara ere hedatu ziren istiluen zipriztinak.
Hori dela eta, bada, aise ulertuko da dialektologia ikerketek aldi hartan egin zuten gainbehera.
Osterantzeko ondorioak ere ekarri zituen, ordea, gerrak, 1876az geroztik Euskal Herrian beste aro bat hasi zela baiezta dezakegu, hain izan zen erabatekoa gertatutako etena.
Euskal Herriko bizimodua
Foruak ezabatzeak eta horrek ekarri zuen industria hazkundeak erro-errotik zapuztu zituzten ordura arteko oinarri sozioekonomikoak.
Foruak ezabatzeak euskaldunen arteko batasuna sendotzea eta abertzaletasuna piztea ekarri zuen.
Aldaketa sakon horren ondorio izan zen, jakina, lehenbiziko alderdi politiko abertzalea sortu izana: EAJ (1895).
Abertzaletasun horrek, bestalde, eta industrializazioak erakarritako inmigrante multzo ikaragarriaren eraginez, kutsu xenofobo nabarmena hartu zuen gerraosteko urte haietan eta honen guztionen oihartzuna bete-betekoa izan zen hizkuntzaren esparruan ere.
Abertzaletasun xenofoboari lotuak ikusi uste ditugu, esate baterako, orduan indartu ziren joera garbizaleak.
Baita, XVI. mendeaz geroztiko euskarazko lekukotasun idatzi guztiak gaitzetsiz, gure lehen arbasoek, kobazuloetan bizi ziren haiek, hitz egiten omen zuten euskara garbi eta aratza berreskuratzeko grina zoroa ere.
Arana-Goirik bere
Bizkaieraren apartekotasunak harrotzeari eta handitzeari ekin zitzaion, gainerako euskalkiekin batzen zituen ezaugarriak alde batera utzi eta haiengandik banatzen zituenei lehentasuna emanez.
Zurrunbilo horretan murgildurik, antzina
Uste ustel horren oihartzuna, gainera (Uhlenbeck, Lacombe eta abarrei esker), gure mugetatik kanpo ere barreiatu zen ondorengo urteetan.
Hiru joera hauek (hots, garbizaletasunak,
Bizkaiera bera bazter-euskalki izateak eta, horrenbestez, besteengandik berezi xamar agertzeak, erraztu egin zuen, jakina,
Benetako diglosia egoera gauzatu zen Bizkaian eta
(